Eseritzeko banku eta beste zenbait elementu margotuko dira ortzadar kolorekeein eta banderak jarriko, besteak beste
Ainhoa Arregi, Gloria Vázquez eta Edurne Iribar. / ETXEBERRIA
Argazkia eta iturria: Diario Vasco
Gaur, maiatzaren 17a, LGTBfobiaren kontrako eguna da eta Parekidetasun Departamentutik hainbat sentsibilizazio ekintza antolatu dira. Horien artean, LGTBfobiaren aurkako egun honi ikusgarritasun gehiago emateko, besteak beste, ortzadar banderako koloreekin bankoak eta beste zenbait elementu margotuko dira, herrian eta ikastetxeetan ere. «Zarauzko Udalaren aldetik, Torre Luzeako parkeko banku bat margotuko dugu, Parekidetasun kontseiluko kideekin eta herriko transexualak diren bi gazte eta beraien familiekin, gaur arratsaldeko 18:30ean», azaldu du Gloria Vázquez zinegotziak.
«Egun honetan pertsona bakoitzak bere identitate sexuala errespetatua izateko eskubidea aldarrikatu nahi dugu. Horrela esanda, oso logikoa dela esango dugu guztiok; eta horrela da. Gizakiok oso anitzak gara arlo guztietan; baita sexuari buruz ere. Gizakion sexualitatean aniztasuna izugarria da, ortzadarrean dauden kolore eta ñabardurak bezain beste anitzak eta hori, aberasgarria da. Ezin da onartu pertsona bat baztertzea homosexuala, transexuala edo bisexuala izateagatik. Garrantzitsua da identitate sexualaren aniztasuna aldarrikatzea eta ikustaraztea ere, norberak bere burua aske eta eroso sentitzea lortu behar dugulako gure gizartean, bere izaera ezkutatu gabe», dio Gloriak.
Gaia ikastetxeetan ere lantzen ari dira. Berritzeguneko arduraduna den Edurne Iribar-ek, ikastetxeetan hezkidetza foroan gaia lantzen ari direla azaltzen du. «Ikasle hauek jazarpena pairatzen dute beren hezkuntza prozesuan eraginaz. Gaiak hausnarketa eta lanketa merezi du eta horretan ari gara».
Astelehenean, hitzaldia
Era berean, haur eta gazteen transexualitateari buruzko hitzaldia antolatu da, astelehenerako, maiatzak 21, arratsaldeko 18:30ean Antoniano aretoan. Bertan parte hartuko dute Ainhoa Arregi, 11 urteko haur transexual baten amak; Chloe Cruz, Zarauzko 16 urteko ikasleak, eta Bea Server Chrysallis elkarteko sexologa eta baita ume transexualaren amak. Transexualiteareari buruz lasai eta garbi, normaltasunez hitz egitea da helburua. Bakoitzak bere esperientzia azalduko du herritarren aurrean.