Epaimahaiaren saria lortu du, eta orain herritarrek aukeratuko dute kartel gogokoena, Facebook bidez botoa emanda.
Argazkia eta iturria: Zarauzko Hitza
Gaur jakinarazi du erabakia Zarauzko Udaleko Parekidetasun Sailak. Hala, Myriam Cameros Sierrak irabazi du 2018ko Martxoaren 8a-Emakumearen Nazioarteko Eguna X. Kartel Lehiaketa. KAO izeneko lanagatik 400 euro eskuratuko ditu Camerosek.
Bigarren tokia Ione Rekarte Cowiek eskuratu du (ENE izeneko kartelarekin), hirugarren postua Irene Gutierrez eta Karmele Gorroñorentzat da (1+1=8), eta laugarrena, berriz, Xabier Isasti Arregirentzat (ASKE).
Orain, herritarren txanda
Dena dela, sariketak aurrera jarraitzen du, eta orain herritarrek aukeratuko dute zein egile saritu. Horretarako, Zarauzko Udaleko Parekidetasun Saileko Facebook orrian sartu beharko dute, eta gustukoena hautatu. Martxoaren 8ko kartel-lehiaketa – epaimahaiak aukeratutako lanak jendeak bozkatzeko izeneko albumeko kartelen artean aukeratu behar da.
Bozkatzeko epea otsailaren 5ean hasiko da, eta hilaren 15ean amaituko da, 09:00etan.
Ondoren, erakusketa egingo du udalak, lehiaketara aurkeztutako kartel guztiekin. Torre Luzeako Erakusketa gelan (Kale Nagusia) egongo da ikusgai, martxoaren 5etik 18r