Bigarren eskuko liburuak, CD, edo DVDak eskuratzeko aukera izango da Merkatu plazan ospatuko den azoka solidario honetan
Berreskuratutako liburu eta disko azoka solidarioa izango da asteburu honetan udal merkatuan goizeko 10:30etik 15:00etara eta arratsaldez, 16:30etik 20:00etara. Formatu txikiko azoka honetan bigarren eskuko liburuak, CDak, DVDak, biniloak eta abar, salgai izango dira eta aldi berean etxetik ekarritakoak ere jasoko dituzte, material horiek berriro erabiltzaile berrien esku jartzeko.
Azoka, Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatzen du esklusio ekonomikoa bizi duten pertsonak laguntzeko.
Zarauzko Udalak bat egiten du azoka honen helburuekin. Ingurumen departamentuak azpimarratu nahi du berrerabiltzearen garran-tzia, hondakinen kudeaketan murriztea, berrerabiltzea eta birzikla-tzea baitira oinarrizko pausoak. Gainera, aldi berean arrazoi ekonomikoak direla eta, gizartean baztertuak dauden pertsonak laguntzeko erabaliko da jasotzen den dirua.
Beraz, guztiok animatu nahi zaituztegu, erabiltzen ez dituzuen liburu, CD, DVDak azokara ekartzeko eta bertan interesgarriak izango diren beste batzuk eskuratzeko.
Iturria: Diario Vasco