Udal talde guztietako ordezkariek irakurri dute adierazpen instituzionala (Zarauzko Udala)
Argazkia eta Iturria: Zarauzko Hitza
Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren bezperan, gaur, adierazpen instituzionala irakurri dute udal talde guztietako ordezkariek.
Besteak beste, biktimekiko erreparazio eskubidea aitortzeko konpromisoa hartu dute, udalean neurri estrukturalak hobetzen jarraitzekoa, gizonezkoen inplikazoa eta elkarlana sustatzekoa zein Emakumeen Etxea martxan jartzekoa.
Era berean, jakinarazi dute berdintasun unitateei beharrezko baliabide tekniko nahiz ekonomikoak emango dizkiela udalak, horiek egonkortu eta indartzeko. Halaber, herriko mugimendu feministak azaroaren 25aren harira antolatutako ekitaldietan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.