Emakumeak Gasteizko Iradier kaletik paseatzen (AMVG/VGUA, F. C. Yanguas F., circa 1930)
Argazkia eta iturria: Zarauzko Hitza
Bihar [[ostirala 17]] zabalduko dute Bide luzea berdintasunerako: Euskadiko emakumeak XX. mendean erakusketa, Merkatu plazako lehen solairuan; inaugurazioa 19:00etan izango da. Mario Onaindia Fundazioak antolatu du, Parekidetasun Departamentuarekin, Vital Fundazioarekin eta Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, Emakumenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira.
Emakumeen historia XX. mendeko Euskal Herrian «aurrerapausoz eta atzerapausoz beteta» egon dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta erakusketak horri begiratzen dio. «Garai hartan emakumeak gizartean, lan munduan, esparru juridikoan eta politikan ezagututa- ko egoera hauskorra gizartea astindu zuten aldaketa politikoekin oso lotuta egon zen. Emakumearen egoeraren eboluzio historikoa gizarteak, politikak edota erlijioak ezarri nahi izan zituzten emakume eredu-en eta emakume eta gizon batzuk eredu horri aurkeztutako oposizioaren arteko lehian ikusi daiteke».
Azaroaren 29ra arte izango da ikusgai erakusketa; astegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan nahiz igandetan, 12:00etatik 14:00etara