ZARAUTZ – Larunbat honetan Bertakoak ekimena ospatuko da Zarauzko elkarte gastronomikoetan eta oraindik zenbait elkartetan lekua dago bazkarirako. Hala, izen ematea zabaldu dute eta ostegun arte eman ahal izango dute izena interesa dutenek (pertsonako 10 euro). Ekimenaren helburua Zarautzen elkar bizi duten kultura ezberdinak ezagutzea da. Izena eman nahi dutenek HAZera joan beharko dute. – A.R.
Iturria: Noticias de Gipuzkoa