Aurtengo otsailean Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa 40. urteurrena aldarrikatzeko Zarauzko Udalak adierazpen instituzionala aldarrikatu zuen. Adierazpen horretan, Saharar herriarekiko euskal herritarren lankidetza eta eskuzabaltasuna eskertu zituen, horri esker, Oporrak Bakean eta Sahararen Aldeko Euskal Karabana bezalako elkartasun ekimenak bultzatzen direlako.
Zarauzko herritarrek behin eta berriz Saharako herriarekin erakutsi duten elkartasun uholdearekin bat eginez, aurten ere Zarauzko Udalak Sahararen Aldeko Euskal Karabana babestu du eta karabana hori egin ahal izateko 3.000 euroko diru-laguntza bideratuko du. Aurtengoa, Karabanaren 13. urtea da, eta urtero bezala, elkartasun kanpaina honen helburu nagusia Saharar herriari jakiak helaraztea da. Iaz 240 tona bidali ziren kanpamentuetara eta aurten kopuru hori gainditu nahi dute.
Iturria: Diario Vasco