Bigarren eskuko liburu eta disko azoka solidarioa gaur Zigordia kalean

Liburuak, CDak, DVDak, viniloak eta abar, salgai izango dira bertan

Liburuak, CDak, DVDak, viniloak eta abar, salgai izango dira bertan

Irudia eta ituria: Diario Vasco

Gaur, igandea, bigarren eskuko liburu eta disko azoka solidarioa izango dugu Zigordia kalean, goizeko 9:00tatik- 14:30etara eta 16:30etik 20:00etara. (Eguraldi txarra bada, udal merkatuan).

Formatu txikiko azoka honetan bigarren eskuko liburuak, CDak, DVDak, viniloak eta abar, salgai izango dira eta aldi berean etxetik ekarritakoak ere jasoko dituzte, material horiek berriro erabiltzaile berrien esku jartzeko.

Azoka, Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatzen du esklusio ekonomikoa bizi duten pertsonak laguntzeko. Zarauzko udalak bat egiten du azoka honen helburuekin. Ingurumen departamentuak azpimarratu nahi du berrerabiltzearen garrantzia, hondakinen kudeaketan murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea direla oinarrizko pausoa.

Beraz, erabiltzen ez dituzuen liburu, CD, DVDak azokara eramateko aukera.

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *