1.000 pertsona sartu dira aztarna ekologikoaren webgunera

Nagore Etxabe eta Rita Aldabaldetreku zarauztarrak izan dira kanpainaren zozketako irabazleak

Gloria Vazquez zinegotzia bi irabazleekin batera, atzo. (Argazkia: A.R.)
Gloria Vazquez zinegotzia bi irabazleekin batera, atzo. (Argazkia: A.R.)

Argazkia eta iturria: Noticias de Gipuzkoa

Zarauzko Udalaren Ingurumen sailak joan den ekainaren 5ean aztarna ekologikoaren kanpaina abiatu zuen, “herritarrak sentsibilizatzeko asmoz”, eta horretarako, lehendik zabalik zegoen aztarnaekologikoa.eus web orrialdea berritu egin zuten. Kanpaina abian jarri zutenetik, 1.000 pertsona inguru sartu dira webgunean, eta Gloria Vazquez, Ingurumen zinegotzia, emaitzarekin “oso pozik” agertu zen atzo eguerdian, kanpainaren zozketako irabazleei sariak eman baino lehen.

Webgunean aztarna ekologikoa kalkulatu dutenen artean zozketa bat egin da eta Nagore Etxabe eta Rita Aldabaldetreku zarauztarrak izan dira irabazleak. 100 euroko balioa duen eta bertako produktuez osatutako otar bana eskuratu dute irabazleek eta atzo jaso zuten saria Vazquez zinegotziaren eskutik.

Agenda 21 “Aztarna ekologikoa gure kontsumo maila mantentzeko eta sortzen ditugun hondakinak desagertarazteko erabiltzen dugun planetaren azalera da. Zarauztarrok 2,5 hektarea beharko genituzke gure bizimodua garatu ahal izateko. Munduko biztanle guztien aztarna hori izango balitz 2,5 planeta beharko genituzke gure beharrak asetzeko. Datu horrek pentsatzera bultzatu behar gaitu. Gure ohiturak berraztertu behar ditugu, gure eguneroko jarduerek aldaketa klimatikoarengan duten eragina murrizteko”, adierazi zuen Ingurumen zinegotziak. Herritarrak sentsibilizatzeko asmoarekin jarri zuten martxan kanpaina pasa den ekainean, eta aurrerantzean, Vazquezek jakinarazi zuenez, Agenda 21ean landuko dute herriko ikastetxeetako gaztetxoekin. – A.R

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *