Udal baratzeen erabiltzaileen zuzenduta dago; kiroldegiko aretoan izango da, 19:00etan.
Argazkia eta Iturria: Zarauzko Hitza
Maiatzaren 6an zozkatu zituzten 35 udal baratze. Orain, guztira, 170 daude Errotaberrin. Erabiltzaile berriak izango direla kontuan izanda, udalak bi hitzaldi antolatu ditu baratzezaintzari buruz, bata euskaraz—hilaren 18an izan zen— eta bestea gaztelaniaz, bihar ((gaur asteazkena 25)). Jakoba Errekondo ingeniari agronomo eta Bizi Baratzea liburuaren egileak eskainiko du, kiroldegian, 19:00etan