Zarauzko Neguetxea (Amaia Ventas Aldabaldetreku).
Argazkia eta iturria: Urola Kostako Hitza
Azken egunotan tenperaturak nabarmen behera egin duela eta, etxegabeak hotzetik babesteko ekintza-protokoloa jarri du martxan Zarauzko Udaleko Ongizate sailak. Hori horrela, herriko kaleetan lo egiten duten pertsonak neguetxean edo beste ostatu batean aterpetuko dituzte. Neguetxea zabalik dago joan den urritik, 18:00etatik 11:00etara. “Leku kopuru mugatua du eta 15 pertsonentzako dago lekua, baina tenperatura baxuak ditugun egun hauetan ez dugu nahi inork kalean lo egitea”, nabarmendu du Ongizate zinegotzi Gloria Vazquezek (PSE-EE). “Gurea bezalako gizarte solidario batek esfortzu bat egin behar du baliabide guztiak jarri eta horrelako gau hotzetan pertsonek kaleetan lo egin ez dezaten”.