Argazkia eta iturria: Urola Kostako Hitza
Teresa Ordasen Paisojos, Miguel Cabezasen Fine Art eta Legorburu anai-arreben Volusias lanak jaso dituzte Zarauzko Zazpi Kultur Elkartean (Kale Nagusia, 21), eta gaur arratsaldean inauguratuko duet, 19:30ean. Oro har, argazkiak, arte digitala eta arte grafikoa oinarri duten lanak izango dira ikusgai erakusketan. Urtarrilaren 6a bitartean egongo da bisitatzeko aukera; astelehenetik larunbatera, 11:30etik 13:00etara eta 17:30tik 20:30era.