Jostailuak nola aukeratu laguntzeko liburuxka kaleratu du Zarauzko Udalak

Gloria Vazquez eta Miren Letamendia, ostailuen aukeraketarako liburuxkekin (Aritz Mutiozabal).
Gloria Vazquez eta Miren Letamendia, ostailuen aukeraketarako liburuxkekin (Aritz Mutiozabal).

Argazkia eta iturria: Urola Kostako Hitza

Parekidetasun Sailak eta Prebentzio Zerbitzuak bultzatuta, jostailuen aukeraketarako liburuxka kaleratu du udalak. Gabonak gainean direla-eta, seme-alabei opariak erosteko garaian gurasoei sortzen zaizkien zalantzei “lagundu ahal izateko” atera dutela adierazi du Prebentzio Zerbitzuko zinegotzi Miren Letamendiak. Hainbat gomendio eta aholku eskainiz, jolas hezigarri, dibertigarri eta gustukoen izango zaizkienak aukeratzeko pausoak zehaztu dituzte bertan.

Liburuxkaren sarreran jasotakoa nabarmendu du nahi izan du Berdintasun Saileko zinegotzi Gloria Vazquezek. Haurtzaroa bizitzako garai erabakigarrietako bat dela dio, etapa horretan bizitako esperientziek “behin betiko aztarnak” uzten dituztelako. “Bizipen horien bitartez, pertsonen rol sozialak, autoestimua, errespetua, lankidetza eta beste hainbat balio finkatzen dira”.

Jolastailuekin umeek elkar ezagutzen eta erlazionatzen ikasten dutenez, Vazquezek dio “oso garrantzitsua” dela horien aukeraketa. Funtzio hezitzailea betetzen duten heinean, “ezin daiteke elementu neutraltzat hartu. Ez dago neskentzako, ezta mutilentzako jolasik ere”. Hori guztia kontuan hartuta, zortzi gomendio zehatz finkatu dituzte liburuxkan.

Argitalpena elebitan kaleratu dute, euskaraz eta gaztelaniaz, eta herriko ikastetxe guztietan banatzen ari dira. Haurreskolako, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako neska-mutilen artean, hain justu ere. Liburuxka estreinakoz plazaratu duten arren, duela bost urte ere jostailuen aukeraketari buruzko gomendioak kaleratu zituen udalak eskuorri batean. “Saiatu gara formatu erakargarriago batean egiten, marrazkiekin lagunduta, umeek beraiek ere irakur dezaten”, azaldu dute Letamendiak eta Vazquezek.

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *