Iturria: Urola Kostako Hitza
Udaberri koroak kontzertua eskainiko du asteartean Zarauzko itsas pasealekuan, gaixotasun hori duten pertsonen alde.
Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna astelehena bada ere, dagoeneko zintzilikatu dute Zarauzko udaletxeko balkoitik xingola arrosa. Hala, asteburuan ere ikusgai izango da.
Zarautzen bezala, Azpeitia, Getaria eta Orio ere “arrosaz jantziko” dituzte. Eraikin publikotan xingolok jartzeaz gain, kolore bereko zapi zein lazoak banatuko ditu AECC minbiziaren aurkako Gipuzkoako elkarte ordezkariek herritarrei. Globo arrosak ere aireratuko dituzte, Gipuzkoa “arrosaz koloreztatzeko”.
Horrekin batera, urriaren 20an Udaberri koroak kontzertua eskainiko du Zarauzko itsas pasealekuan eta globoak botako dituzte, gaixotasun hori duten pertsonen alde. AECCk Zarautzen duen lokalaren parean izango da hori, 17:30etik aurrera.