Iturria: Urola Kostako Hitza
Emakumeen Mundu Martxa gaur helduko da Euskal Herrira, eta urriaren 4a bitartean hainbat herritatik igaroko da; Urola Kostara ostegunean iritsiko da. Hori dela eta, Zarauzko Udalak atxikimendua eman dio martxari. Egitasmo honek sare feminista bat sortu eta munduko matxismoa ikustaraztea du helburu, eta aurten IV. Europa Nazioarteko Ekintza antolatu dute, Europa osoa zeharkatzen ari dena: martxoaren 6an abiatu zen Kurdistanen karabana feminista, eta Euskal Herritik pasa ondoren, urriaren 4an Coimbrara (Portugal) bukatuko da.
Aurten lau lan-ildo adostu dituzte, mundu mailako emakumeen sarearen edukiak eta helburuak barnebilduz: sistemarteko indarkeriak, bizitzaren iraunkortasuna, gorputzak eta sexualitateak, eta sarean lan egitea nahiz aniztasuna kudeatzea. Hori guztia kontuan hartuta, Zarauzko Udalak babesa eman dio martxari, eta bere esku dauden baliabideekin berdintasunaren alde lan egiteko eta neurriak hartzeko konpromisoa hartu du.
Konpromisoarekin batera hainbat helburu finkatu ditu:
- Indarkeriari dagokionez, ekintza protokoloak martxan jarri, sentsibilizazioan lan egin eta indarkeria matxistari dagokion prestakuntzak burutzea; eta, era berean, martxaren protokoloari babesa adierazten dio, eta indarkeria sexistaren aurkako salaketa eta deialdiarekin bat egiteko konpromisoa hartzen du.
- Zantzaileen bizitzak hobetzeko lan egitea eta zaintza lanak erazteko zerbitzu publikoak ahalbidetzea.
- Aniztasun sexuala eta genero identitatea kontuan izanik lan egitea, eta lesbofobia, transfobia, arrazismoa eta kapazitiusmoaren aurka planak burutzea.
- Emakumeen jabekuntza sustatzea eta baita saretze eta emakume taldeen sorrerak bultzatzea ere.
Zarauzko Udalaren babes-adierazpena Emakumeen Mundu Martxako Europako Ordezkaritzara bidaliko dute