Iturria: DiarioVasco
Gaur arratsaldeko 19:00tan, udalbatzarra ospatuko da; besteak beste, 2015. urteko aurrekontuan hiru kreditu aldaketa onartzea proposatuko du udal gobernuak; bestalde, Caritas-entzako diru-laguntza aurreikusten da, udako jangelarako hain zuzen. Era berean, gaurkoan 2016. urterako Zarauzko udalerriko tokiko jai eguna finkatuko da. Udalbatzarra amaitu aurretik, udal taldeek aurkeztutako proposamena aztertuko da, EAJ-PNV, EH Bildu eta Irabazi Zarautz taldeek: Euskal Selekzioaren aldeko Mendi Martxari atxikimendu adierazpena.
Beste gai batzuk ere jorratuko dira gaurkoan,tramitezkoak haserako puntuak, eta azken puntuan, eskari-galderentzako aukera.
Beti bezala, udaletxeko ateak zabalik egongo dira agertu nahi duten herritarrentzat.