Egun hauetan Itxasmendi auzoan natura dugu mintzagai. Azken urteetan, Iñurritza ibaiaren egoera hobetzen joan den heinean, korrokoiak eta dortokak ikusi izan ditugu maiz. Duela egun batzuk ahate-eme talde bat dugu auzoan. Hamabost ahate dabiltza Orokieta ikastetxearen inguruan. Baina harrigarriena aurreko astean ikusi genuena, untxi txiki bat kotxeen artean saltoka habiadura bizian bi udaltzainetatik ihes egiten.