BERDINTASUN DEPARTAMENTUAK INDARKERIA MATXISTARI HELDUKO DIO “PATRIARCADO, ORGANISMO NOCIVO” DOKUMENTALAREN EMANALDIAREKIN

2025/04/30 Berdintasun departamentuak “Patriarcado, organismo nocivo” dokumentala emango du maiatzaren 8an, 18:30ean, Emakumeen* Etxean. Ondoren, indarkeria matxistak nola eragiten duen eta horri aurre egiteko eta indarkeria horren biktimei laguntzeko zer egin dezakegun hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera egongo da. “Emakumeen* Etxera joateko deia egiten diegu gizon …

ZARAUTZEZ FAMILIA GIROAN GOZATZEKO AUKERA APARTA IZANGO DA MAIATZAREN 1EAN

2025/04/24 Datorren maiatzaren 1ean Zarautz Familia Giroan ekimenaren laugarren edizioa ospatuko da, Zarauzko Turismo departamentuak antolatuta, Udaleko Gizarte Zerbitzuen eta Ingurumen departamentuekin elkarlanean, eta Zurekin Zarauzko Ostalarien elkartearen eta Murkil Zarauzko dendarien elkartearen laguntzarekin. Ekimen honen helburua da gure herriaz familian gozatzea eta, horretarako, hainbat …

ZARAUZKO UDALAK IRISGARRITASUN UNIBERTSALEKO APP BAT SORTU DU ERAZTUN BERDE URDINERAKO

2025/04/16 Zarauzko Eraztun Berde Urdina eskuragarriagoa da orain, sortu berri den aplikazioari eta ibilbideetan egiten ari diren beste egokitzapenei esker, dibertsitate funtzionalen bat (fisikoa zein kognitiboa) duten pertsona guztiek gozatu ahal izan dezaten. Gloria Vazquez (PSE-EE) Eraztun Berde Urdinaren zinegotzi arduradunak adierazi duenez, “baliabide natural …

ZARAUZKO UDALAK ERAZTUN BERDE URDINERA IRTEERA GIDATUAK ESKAINIKO DITU ASTE SANTUAN

2025/04/11 Zarauzko Udalak Aste Santurako irteera gidatuak antolatu ditu Eraztun Berde Urdinera, ingurune natural honen balioa ezagutarazteko. Bisita gidatuak 3 ibilbidetan egingo dira: Hezeguneetakoa Arkamurkakoa, eta Iñurritzakoa. Lehenengo biak ostiral arratsaldean eskainiko dira, txandaka, eta Iñurritzakoa Pazko asteko larunbat goizean eskainiko da, itsasbeherarekin bat eginda. …